BILAKETAK EGITEKO ERREMINTAK


BILAKETAK EGITEKO ERREMINTAK

GOOGLEREN ERABILTZEKO ERRAMINTAK:
Erabili ditudan  erramintak + zeinua, -zeinua eta kakotxak  izan dira,. Lehengo bilaketa +zeinua izan da eta  honen helburua hitz konkretuak bilatzea da. Horretarako +teknologia +haur hezkuntza +etxean jarri dut eta orri hauek agertu zaizkit:
Bertan, hainbat eskolen eta fundazioen informazioa agertu zait, informazioa nahiko berria izan da, baina badaude orri batzuk ez dutela zer ikusirik nik bilatu nahi nuenarekin, adibidez, hizkuntza-praktika ekologikoak haurren hezkuntzan orria ez du hitz egiten tekonologien inguruan.
Beste alde batetik hitz berdinak bilatu ditut baina erraminta barik  eta orri berdinak agertu zaizkit. Ondorioz, kasu honetan +zeinua jartzean ez dira aldaketarik egon.

Bestetik kakotxen erraminta erabili dut, honen helburu nagusia, nahi dugun esaldi zehatza bilatzea da, eta kasu honetan aurreko orrialdeetan agertu zaidan informazio berdina agertu zait.
Beraz kasu honetan, kakotxak jartzerakoan ez dira aldaketarik egon.
Amaitzeko - zeinua erabili dut, honen helburu nagusia bilaketa gehiago zehaztea da. Kasu honetan aldaketak egon dira baina agertu diren orrialdeak ez daukate zer ikusirik nik bilatu nahi nuenarekin.


BILATZAILE ESPEZIFIKATUAK:
Beste alde batetik bilatzaile espezifikatu batean egin dut bilaketa, hain zuzen ere youtuben.

Kasu honetan, agertzen dira niretzako baliagarriak izan diren bideo batzuk.

SARE SOZIALAK:

Kasu honetan facebook-en bilatu dut informazioa, baina googleren jarritako hitz berdinekin ez zait ezer ez agertu, horretarako hitzak aldatu eta apur bat laburragoa jarri behar izan dut, eta informazio interesgarria agertu zait.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer da TIC TAC TEP?

Nire vokia