Gaitasun digitala

Gaitasun digitala eta IKT-ak:




  Gaitasun digitala, teknologiak modu egoki baten erabiltzen jakitea da.
Beste alde batetik, gaitasun digitalaren eta IKT-en arteko desberdintasuna, hurrengokoa da: Alde batetik erabiltzen dugun metodoa eta bidea dago, baina bestetik norberak garatu behar dituen  gaitasunak daude. Adibidez kotxeko karneta ateratzean, alde batetik teoria dago eta bestetik praktikoa.

  Gaitasun digitalaren barruan marko bat dago, baina gero giltza norberaren barruan dago, hau da, badaude pertsona batzuk honetan asko sinisten dutenak baina badaude beste batzuk gutxiago sinisten dutenak. Hau, norberaren eskuetan dago, adibidez, sare bat edukitzea norberaren erabakia da, eta bertan zer eta nola publikatuko den norberak erabakitzen du.

  Honek etangabeko formakuntza eskatzen du, egunero eguneratzen doalako eta honekin egunean egon behar garelako.

  Beste alde batetik, nire ustez, gomendagarria izango zen pertsonala eta profesionala banaturik mantentzea, baina askotan ezin da, badaudelako IKT asko pertsonalerako eta profesionalerako erabiltzen direnak, adibidez, sare sozialak (Whatsapp).

  Bukatzeko, irakasle moduan gai izan behar gara tresna horiek erabiltzen, etorkizunean ikasleei  eta irakasleei trasmititzeko.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Zer da TIC TAC TEP?

Nire vokia